Ttipia Eneatarra

Aurten ere proiektu berriei ekin nahi diegu. Ttipia osatzen dugunok ezin dela geldirik egon uste baitugu.

Urritik hona, egoitza berri daukagu Donostian. Izan ere, Kutxa Kultur fundazioan gure proiektu eta asmo berriak aurkeztu genituen, eta leku bat dugu honez gero Tabakaleran kokatuta dagoen KUTXA ENEAn.

Bertan, asko ikasteaz gain, beste sortzaileekin harremanak sortuko ditugu eta hainbat proiektuei indarra emango diegu. Asmoak asmo, bururatu zaigu, akaso, beste ikuskizun berriren bat ere bertan jaio daitekeela, batek daki!

Eta hori dena, orain arte gure ardatz izan dena ahaztu gabe… umorea!

Beraz, hemen ere topatuko gaituzue: